GORPUTZ HEZKUNTZA ETXEAN

  1. 2020/03/26 |

Bizi dugun egoera dela eta, Gorputz Hezkuntzako Irakasle talde handi batek webgune hau sortu dute. Bertan, Gorputz Hezkuntzako ekintzak, etxerako ideiak, gomendioak eskeintzen dituzte ikasleak mugitzera animatuz bere ongizatea bultzatzeko.

Irudian klikatu webgunera eramateko.

FAMILIETAN LAN EGITEKO GOMENDIDOAK (HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA)

Nik etxean esperimentuak

  1. 2020/03/26 |

Aurki Apirilean sartuko gara, ia ideiak agortuta. Hemen egunero esperimentu bat egiteko aukera!!! 

klikatu irudian eta PDF batera eramango zaitu. Hemen aukeratu zuk nahi dezun esperimentua ta manos a la obra!!! Egun bakoitzean bi esperimentu daude. Batean H bat azaltzen da, (HAURRENTZAKO DIRENAK) , bestean, berriz, G bat (GAZTEENTZAKO DIRENAK). 

ETXEAN GOXO GOXO

  1. 2020/03/17 |

 ETXEAN DENBORA ASKO PASATU BEHARKO DUGUNEZ, HEMEN DOAKIZUE ZUEN SEME-ALABEKIN EGIN DITZAZUEN  HAINBAT BALIABIDE. ANIMO!! 

 1- ETXEAN GOXO - GOXO EUSKARAZ

 

  2. GURASO.EUS    70 ideia erraz umeekin etxean jolasteko

 

      3. BAMBALINA   70 ideas fáciles para jugar en casa con los niñ@s  

 

    4. MATIFIC   Hurrengo 60 egunetan dohanik da. Lehen eta Haur Hezkuntzan matematika lantzeko. Mugikorrean ere erabil daiteke

 

 5. J CLIC 2 MAILA    Esteka pila batekin

                                                                             5. J CLIC 1 MAILA  Esteka pila batekin

 6 BURUKO HURA NORK EGIN ZION JAKIN NAHI ZUEN SATORTXOA  (WWW.AITTU.EUS)  hemen sartu beste ipuin batzuk entzun ahal izateko.

EUSKARA EGUNA

  1. 2020/03/04 |

EUSKARA EGUNA 2020

 

Oraindik inauterietako ajearekin gaude, baina gu beste emanaldi bat prestatzen ari gara, EUSKARA EGUNA, hain zuzen ere.

Aurten emanaldiak martxoaren 12an eta 13an izango dira. Hemen  emanaldiaren programazioa daukazue.

 

 

INAUTERIAK

  1. 2020-02-13 |

OTSAILAK 21, OSTIRALA, AITXURI ESKOLAN INAUTERIAK OSPATUKO DITUGU!!

ARRATSALDEKO 14:45EAN HERRIKO FRONTOIAN GURE EMANALDIARI HASIERA EMANGO DIOGU ETA ZUEK GUZTIAK HAN EGOTEA NAHI DUGU!

DANTZEKIN HASI AURRETIK TALDEKA ARGAZKIAK ATERATZEKO AUKERA IZANGO DUZUE.

ETA ...... ZER EGIN BEHAR DUGUN JAKIN NAHI BADUZUE..... ETORRI,  EZ ZEATE DAMUTUKO!!

IKASLEEN ONARPENA 2020-2021 IKASTURTERAKO.

URTARRILAREN 27TIK OTSAILAREN 7RA

2018an jaiotako haurrak matrikulatzeko epea urtarrilaren 27tik (astelehena) otsailaren 7ra (ostirala) zabalik egongo da.  Datozen egunetan jasoko duzue matrikulatzeko beharrezkoa den dokumentazioa gutun batean. Matrikula egitera eskolara etortzen zaretenean dokumentazio hori beteta ekarri behar diguzue.

IDAZKARITZAREN ORDUTEGIA:

Astelehenetik ostegunera arratsaldez: 16:00tik-17:00tara

ostirala arratsaldez: 14:30etatik-16:00tara

 

urtarrilak 30, greba

 

Aitxuri Herri Eskola HLHIko irakasle klaustrok eta jangelako langileok URTARRILAREN 30 OSTEGUNEAN ELA, LAB, STEILAS, ESK, HIRU, ETXALDE eta EHNE sindikatuek deituriko grebarekin bat egingo dugu. Eskolak gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu. Dena den, jakin, greba eguna denez, ikasleek ez dutela klaserik izango, ezta jangelako zerbitzurik.

Aitxuri Herri Eskolako irakasle klaustroa eta jangelako langileak

 AZAROAREN 13an ENE KANTAKOK ZEGAMAN EGON ZIREN.

HEMEN GRABATUTAKO BIDEOAK 

 

Gaur azaroaren 25a da, EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA, egun morea.

Bai, gaur ospatzen dugu egun hori, baina more ikur hori egunero eraman beharko genuke, soinean ez bada, prakaren poltsiko batean gordeta. Egunero presente eduki beharko genuke: gaur kalera irten arren,emakumeenganako edo neska gazteenganako indarkeria egunero baitago.

Gizonezkoek ere jasaten dute indarkeria eta hau kontutan hartzekoa da. Eskolan, kalean, lanean.... bikotearekin, lagunekin,... gizon edo emakume izan arren, EZIN duzu egoera hori onartu. Bilatu laguntza, bilatu hitz egiteko norbait, ez zaude bakarrik, zuri laguntzeko prest dagoen jendea badago,zuri gertatzen ari zaizuna dakiena, zuri laguntzeko prest dagoena, entzuteko prest daukazun norbait....

Eta ZU, indarkeria jasotzen duena ez bazara, baina begira geratzen den horietakoa bazara, iseka egiten duena bazara, indarkeria zuzenean praktikan jartzen duena bezain koldarra zara.

Inor ez da inor baino gehiago, inork ezin dizu esan zure janzkera zein izan behar den, zein musika entzun behar duzun, gizon, emakume, mutil edo neska maite behar duzun, zein kirol egin behar duzun, askea zara!!  Eta daukazun askatasun hori zure altxor preziatuena da. Izan indartsua, eta momenturen batean ezin baduzu, hemen gaude zu laguntzeko prest, baina ez etsi, hitz egin, garrasi egin, entzun arazi, maite zure burua ez BAITAGO ZU BEZALAKORIK!!

 Bideo bat jarriko dizuet ikusi ahal izateko, gertakizun hau ez da asmatutakoa, zoritxarrez, orain dela urte batzuk Canadan gertatu zen. Neska batek era ezberdintako indarkeri jaso zuen eta azkenean, gehiago ezin zuenean, bere buruaz beste egin zuen. Arreta jarri  konturatu gaitezen burla bat noraino joan daitekela.

https://www.youtube.com/watch?v=NaVoR51D1sU&has_verified=1&bpctr=1574688809